telebista
23:15ean
Azpiegitura handiak aztertuko ditugu, 'Debatea'n
Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak azpiegitura handien inguruan esandakoak hartuko ditugu ardatz, ostegunean, 23:15ean, ETB-1en.
Azpiegiturak aztertuko ditugu, aste honetan, 'Debatea'n. Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak azpiegitura handien inguruan esandakoak hartuko ditu ardatz Klaudio Landak gidatutako eztabaida saioak, gaur gauean, 23:15ean, ETB-1en (saskibaloiaren ostean).
Oregik esan du ez dela azpiegitura handietarako garaia. Horren harira, ondorengo galderak jarriko ditu mahai gainean Klaudio Landa aurkezleak:
Azpiegitura handiak: Beharrezkoak dira? Azpiegitura handietarako garaia da? Errentagarriak al dira? Krisitik ateratzen lagun dezakete?
EAEn gaur egun martxan dauden azpiegitura handien proiektuak aztertuko ditugu, Pasaiako kanpo portua, Abiadura Handiko Trena, Donostialdeko metroa eta BEC, besteak beste. Eta egitasmo horien errentagarritasunaren, egokitasunaren eta bideragarritasunaren inguruan jardungo gara.
Ostegun gauean, ETB-1en.