telebista
Goizeko albsitegian
Adegiko Pello Gibelalderi elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
Adegiko presidenteak Gipuzkoako enpresen egoeraz arituko da.
Pello Gibelalde Adegiko presidenteari elkarrizketa egingo dio Vanessa Sanchezek, ETB-2ko "Egun On Euskadi"' albistegian. Gipuzkoako patronaleko buruak, lurralde horretako enpresen egoeraz arituko da, eta datozen hilabeteetarako, aurreikusten diren datuak aztertuko ditu.
Horrez gain, Ana Garbati, Iñaki Soto eta Olatz Barriuso kolaboratzaileak solasaldi mahaiaren inguruan bilduko dira eta eguneko albiste nabarmenenen gaineko hitzordua egingo dute.
"Egun On Euskadi", goizeko 08:30tik aurrera ETB-2n.