Itxi

telebista

Hirugarren atala

Txernobyl eta lehenengo ordenagailuak, 'Eskerrik Asko, Petrov'en

A.E.

EITB

Gorka Otxoak aurkeztuko du atala, gaur ETB-1en eta ostegunean ETB-2n.

2:07

Gaur, 'Eskerrik Asko, Petrov' saioaren hirugarren atalean, 1986 eta 1987 urteei buruzko gaiak jorratuko dituzte: Txernobylgo zentral nuklearrekoo istripua, lehenengo ordenagailu pertsonalak, 80. hamarkadako autoak, ETAren  atentantuak (Hipercorreko sarraskia eta Yoyesen hilketa, tartean), GALen azken hilketa, emakumearen egoera eta euskararen bilakaera... Larunbatean, 21:30ean, ETB-1en izango dugu ikusgai eta ostegunean, 22:15ean, ETB-2n.

1986. urtean inoizko hondamendi nuklearrik handiena gertatu zen; Txernobylgo istripuak eztabaida nuklearra piztu zuen. 'Eskerrik Asko, Petrov'ek bi lekuko garrantzitsu bilduko ditu gai honen inguruan: Ukrainiako etorkin batena eta Javier Olaverrirena, lehenik Lemoizko ingeniari eta ondoren nuklearren aurka sutsu aritu izan denarena.

Urte haietan eskuragarri jarri ziren ordenagailu pertsonalak. Oso erosoak ez ziren, ordea, oraindik ere. Handiak eta pisu handikoak ziren, garestiak, eta ezaugarri eta baliabide gutxi zituzten. Drogasek, Mario Fernandezek eta Harkaitz Canok informatikarekin izan zuten lehen hartu emana kontatuko dute.

80. hamarkadako automobilek ere ez zuten gaur egunekoekin zerikusi handirik. Errepideetako seguritatea ere ia ez zen existitzen. Gorka Otxoak mekaniko batekin hit egingo du garai hartako autoez eta segurtasun neurrien faltaz.

1987. urtean, ETAK inoizko hilketa odoltsuenak egin zituen: Hipercorreko atentatua, eta Zaragozako kuartelaren kontrakoa. Horrez gain, Yoyes ETAko arduradun ohietako bat hil zuten. Juan Carlos Garcia Goena, 1987an GALek onartutako azken biktima izan zen. Honako hau Gerra Zikinaren emaitza: 27 hildako bost urtetan.

Emakumearen egoeran erreparatuko dute 'Eskerrik Asko, Petrov'en. Garai horretan oso ohikoa zen hedabideetan  "Lehen emakumea..." entzun eta irakurtzea. Miren Azkarate lehen emakume euskaltzainak oroituko du hura. Azkarate berak euskararen bilakaera errepasatuko du.

John Toshack eta Jose Maria Olazabalek, halaber, euren kirol garaipenak gogoratuko dituzte.

Kulturaren alorrean, Gabriel Celayak Letren Sari Nazionala jaso zuen, Elias Querejetak Zinematografia eta Asturias Printzea sariak. Sari horrekin nabarmendu zuten Oteiza 1988an, eta gisa horretako errekonozimenduen aurkako jarrera agertzeko aprobetxatu zuen, beste behin.

ETB-2ren jaiotza, NATOn sartzea, Challengerren istripua... Hauek eta beste kontu batzuk jorratuko dituzte 'Eskerrik  Asko, Petrov'en hirugarren atalean, Gorka Otxoa aurkezlearen gora-beherekin batera.

'Eskerrik Asko, Petrov' gaur, 21:30ean, izango da ikusgai ETB-1en eta 'Gracias, Petrov' ostegunean, 22:15ean, ETB-2n.