telebista
23:15ean
Naseem Hamed- M.A. Barrera, ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
23.15ean izango da borrokaldi hori, ETB-1en. Ondoren, pisu ertaineko munduko txapelketa eskainiko dute: Peter Quillin eta Hassan N'Dam-en artekoa.
Borrokaldi historiko bat eta aspaldian izan den boxeolaririk karismatikoena aukeratu dute gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioari hasiera emateko. Nassem Hamed eta Marco Antonio Barrera izango dira protagonistak. Makina bat aldiz munduko txapeldun izandakoak biak ere. Estilo kontrajarriak dituzten boxeolariak, baina gorengo mailakoak.
Honen ondoren, pisu ertaineko munduko txapelketa bat eskainiko dute: Peter Quillin eta Hassan N'Dam-en artekoa. Biek irabazi dituzte orain arte egindako neurketa guztiak eta bitxia bada ere, bakoitzak 27 jokatu ditu. Norgehiagoka benetan ikusgarria da.
Bukatzeko, Joachim Alcine eta Mathew McKlin-ek egindako norgehiagoka eskainiko da.
"Boxeo Izarrak", 23:15etik aurrera, ETB-1en.