telebista
Audientzia oharra
Asteleheneko 'Euskadi Directo', inoizko ikusiena
A.H.
EITB
ETBko audientziek gora egin dute denboralearen eraginez. 'Teleberri' albistegiak, adibidez, eguneko saiorik ikusiena izateaz gain, urteko bigarren daturik onena lortu zuen.
-
Elurra Altuben
Euskal Telebistako gaurkotasun saioen audientziak gora egin du denboraleak eraginda. 'Euskadi Directo'k, esaterako, bere audientzia muga gainditu zuen atzo, %18,5eko datuarekin. Reyes Prados gidari duen ETB-2ko saioa inoizko ikusiena izan zen: 144.000 ikus-entzule izan zituen, bataz beste, Euskadin eta eragin eremuan, eta 215.000 lagunek egin zuten bat emanaldian zehar. Denboraleak sortutako ondorio eta arazoen gaineko jarraipen zabala egin zuen, Euskadiko hainbat puntutan bizitako egoera larrien berri emanez.
Bestalde, gaueko 'Teleberri' eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin, %23,3ko audientziarekin. Aurten ETB-2ko albistegiak lortutako bigarren daturik onena izan zen, hain zuzen ere. Bataz beste, 205.000 lagunek jarraitu zuten Asier Odriozolak eta Andrea Arrizabalagak aurkeztutako saioa, eta 359.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Eguraldi kaxkarraren ondorioak aipatzeaz gain, Benedicto XVI.a aita santuak zereginei uko egin izanaz luze eta zabal aritu ziren.