telebista
Gaur
Berasaluze VIII-Albisu / Bengoetxea VI-Beroiz, ETB-1en eta eitb.com-en
A.A.
EITB
Endesa Ligako bi partida ere zuzenean emango dira: Fiatc Joventut-Uxue Bilbao Basket eta Blusens Monbus-Caja Laboral.
-
'Kontuz, Atsuak!', San Valentin eguneko maiteminduen kontuetan
'ETB Kantxa' saioak zuzenean eskainiko du gaur Bilbon jokatuko den Bibitako Txapelketako Berasaluze VIII-Albisu / Bengoetxea VI-Beroiz partida. Emanaldia 17:00etan hasiko da, atariko partidarekin: Julen Retegi-Laskurain / Idoate-Pascual. ETB-1en eta eitb.com-en izango da ikusgai, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitiaren kontakizunarekin.
Saskibaloiak ere tarte nabarmena izango du igandeko kirol programazioan. 12:00etan, ETB-1en, Fiatc Joventut-Uxue Bilbao Basket neurketa izango da ikusgai, eta 19:00etan, ETBKn, Blusens Monbus-Caja Laboral. Goizeko emanaldiaren kontakizuna Asier Arangurenek egingo du Josean Aldalur lagun duela; arratsaldekoaren arduradunak, berriz, Xabier de la Fuente eta Aitor Uriondo izango dira.
16:00etan, ohi denez, herri kirolen tartea zabalduko dute ETB-1en. Bezperan Bilbon jokatutako aizkolarien Eusko Label Sariko binakako jardunaldian gertatutakoak bilduko ditu Koldo Aldalurrek, Joxe Etxebesterekin batera.
Amaitzeko, 19:30etik aurrera futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek 'Gol Festa' saioan.