Itxi

telebista

Begoña Zubietak aurkeztuta

Plataforma A proiektuaz asteleheneko 'Forum'en

A.H.

EITB

Begoña Zubietak Txaro Arrazola eta M. Jose Aranzasti elkarrizketatuko ditu.

  • Plataforma A proiektuaz asteleheneko 'Forum'en

Artearen munduan dabiltzan emakume talde batek Plataforma A  proiektua sortzea erabaki du. Elkarlanerako proiektua da, baita salaketa egiteko plataforma ere. Artearen munduko postu garrantzitsuetan  emakumeek duten ordezkaritza eskasa salatzen du lan honek. Txaro Arrazola eta M. José Aranzasti astelehenen honetako 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko dira proiektu honi buruz hitz egitera. Horrez gain, Mujeres en las Artes Visuales  elkarteaz ere hitz egingo dute. Gainera, martxoan ospatuko den Miradas de Mujer jaialdiaz arituko dira: bigarren edizioann 300 artista baino gehiagok parte hartuko dute.

'Forum' astelehen honetan emango da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.