Itxi

telebista

Audientzia oharra

'Eguraldia' lider da eguraldiko albiste tarteen artean

A.E.

EITB

Ikusiena da hiru edizioetan.

ETB-2ko "Eguraldia" saioa ETB-2n, eguraldiari buruzko informazio tarterik ikusiena da Euskadin.  Edizio guztietan, eguerdian, gauean eta asteburuan, jarraitzaile gehien dituen eguraldi tartea da. Audientzia zatirik handiena duena bazkalostekoa da, %15,5eko audientzia du Ana Urrutiak gidatzen duen tarteak. Gauean, astebarruan, %9,8ko sharea du eta asteburuan, Sara Gandararekin, %13,8.  Hartara, bazkalostean 141.000 lagunek egiten dute uneren batean bat tartearekin. Gauean, berriz, egunero 164.000 ikus-entzuleko audientzia metatua du saioak.