Itxi

telebista

Kirola, zuzenean

Titin III-Merino I / Xala-Barriola, ETB-1en eta eitb.com-en

A.A.

EITB

Horrez gain, Euroligako Olympiacos-Caja Laboral partida zuzenean eta derbiari buruzko programazio berezia ETBKn.

0:10

Saskibaloi eta pilota emankizunak osatuko ditu ETB-1ek gaur. Bestalde, ETBKn Athletic-Real derbiaren inguruko programazioa berezia izango da egun osoan.

20:00etan, Caja Laboralek Olympiacos taldearen aurka Atenasen jokatuko duen Euroligako partida zuzenean eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.com-ek. Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek egingo dute kontakizuna.

22:10etan hasiko da pilota emanaldia Donibane Garazitik.  Lemuno-Aretxabaleta / Mendizabal III-Merino I partidak zabalduko du jaialdia eta ondoren, txapelketako neurketan, Titin III-Merino II eta Xala-Barriola bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitzerekin batera, Joxan Tolosa eta Koldo Aldalur arituko dira esatari lanetan.

 

Athletic-Real derbiari arreta berezia

San Mamesen jokatuko den euskal derbia dela eta, ETBKn programazioa berezia izango da egun osoan zehar.

Arratsaldean, 15:20etik aurrera, ETBko irudi artxibotik berreskuratutako lau Athletic-Real partida izango dira ikusgai: 84-85, 85-86, 87-88 eta 89-90 denboraldietakoak.

23:20ean, 'Tribuna Gol' saioa hasiko da, Txemi Galarragak gidatuta. Amaitu berri den neurketa luze eta zabal aztertuko du, Jorge Cerrato eta Igor Sarriegiren laguntzaz. Halaber, San Mameseko prentsa aretoarekin bat egingo du zuzenean. Koldo Urrizek eta Loiola Altunak bilduko dituzte protagonisten hitzak bertan.

Bestalde, 14:00etan, Jose Angel Iribar Athleticeko atezain izandakoari buruzko dokumentala eta John Benjamin Toshack Realeko entrenatzaile izandakoari buruzko erreportajea eskainiko dira ETBKn.