telebista
Kultur albisteak
Kukai eta Tanttakaren elkarlan berria, 'EITB Kultura' saioan
A.A.
EITB
'Komunikazioa Inkomunikazioa' ikuskizunak dantza, antzerkia, hitza eta musika batzen ditu.
Kukai eta Tanttaka konpainiek elkarlanean egin duten laugarren ikuskizunaren berri dakarkigu aste honetako "EITB Kultura" saioak. Komunikazioa Inkomunikazioa izenburua daraman lanak Mikel Laboaren kanta ezaguna hartu du oinarri. Dantza, hitza eta musika uztartzen ditu, eta kolaboratzaileen artean Jone San Martin eta Israel Galvan dantzariak daude.
Bilboko Itsas Museoaren hamargarren urteurrenari ere erreparatuko dio ETBko kultur leihoak. Haren historia, ibilbidea eta erronkak errepasatuko dituzte zuzendariarekin.
Metrokoadroka kolektiboaren Poza. Zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzezlanarekin eta 'Myalbum. Bienvenido al reino de la apariencia' erakusketa ibiltariarekin osatuko da programa.
"EITB Kultura" astelehen gauean dago ikusgai ETB-1en eta ETB-2n, eta ostiral gauean ETB-3n.