telebista
8. atala
Uharteak, lakuak eta mendiak, gaur, 'El Conquistador' saioan
Gaur, 22:15ean, ETB-2n emango dugun 8. atalean, lehiakideek izango dituzten bizileku berriak ezagutuko ditugu.
Piedra Paradako basamortutik eta Buitrera kanoitik urrunduko dira 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko parte-hartzaileak igande honetan (22:15ean, ETB-2n), eta agertoki berri batera helduko dira: mendiz, lakuz, ibaiz eta basoz josita dagoen Andeetako Patagoniara. Kapitainak mantendu ahal izan dituzten hiru taldeetako kideek etapa berriari ekingo diote, baina oraindik ez dute jakingo lehian jarraitzen duten Piches taldeko lau lehiakideekin zer gertatuko den. Kortak irabazten lagundu zion Natyri, eta abenturan jarraitzeko aukera du. Nahikoa ote da garaipenak emandako poza Guanacos taldeko kapitainak mehatxuak bete ez ditzan eta abenturan jarrai dezan?
Gaur, hiru kanpaleku berriak ezagutuko ditugu: aberatsa, txiroa eta oso txiroa. Konkistatzaile-gaiek, estrainekoz, egurrezko almadia bat erabili behark dute laku baten erdian dagoen bizileku xumera heltzeko.
Aro berriko lehen Immunitate JokoakGuanacos, Pumas eta Condores taldeak jarriko ditu aurrez aurre. 'Sumendi zuria'ren proban lehiatuko dira, eta zulo bat egin beharko dute elurrezko mendi batean Pepe, Mari Carmen, Alex eta Conejo bertatik ateratzeko. Piches taldeko kide horien etorkizuna euren arerioen abileziaren mende egongo da.
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa gaur, Eguraldia tartearen ostean, izango dugu ikusgai ETB-2n.