telebista
Igandean
Olaizola II-I.Zabala / Berasaluze VIII-Albisu, ETB-1en eta eitb.com-en
A.A.
EITB
Horrez gain, Endesa Ligako Caja Laboral-Herbalife G. Canaria eta Ampo Ordizia-Hernani errugbi partida.
Igande honetako "ETB Kantxa" saioak Eibarko jaialdia eskainiko du 17:00etatik aurrera. Atariko partidan Julen Retegi-Pascual eta Jaunarena-Laskurain izango dira nor baino nor gehiago; jarraian, txapelketakoan, Olaizola II-I. Zabala eta Berasaluze VIII-Albisu. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en.
Eguerdiko 12etan, ohi denez, saskibaloiaren leihoa zabalduko dute telebistan zein interneten: Caja Laboral eta Herbalife G. Canaria taldeen arteko neurketaren berri emango dute Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak, Gasteiztik zuzenean.
15:20ean, ETBKn, Ampo Ordizia-Hernani errugbi partida izango da ikusgai, Valentin Elgezabalen eta Iñaki Laskurainen eskutik.
16:00etan, ETB-1en, herri kirolen tartean, goizean Zarautzen jokatutako aizkolarien Eusko Label Sariko binakako jardunaldian gertatutakoak bilduko ditu Koldo Aldalurrek, Joxe Etxebesterekin batera.
Amaitzeko, 19:30etik aurrera futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek "Gol Festa" saioan.