telebista
Audientzia oharra
'Conquistador' bere ordu tartean lider, %22,1eko audientzia zatiarekin
A.H.
EITB
Olaizola II-Ibai Zabala eta Martinez de Irujo-Zabaleta bikoteen arteko norgehiagoka ere nagusi izan zen bere ordu tartean, %19,7ko audientzia zatiarekin.
-
Jose Luis Korta haserre
Igandeko 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa bere ordu tartean lider izan zen %22,1eko audientzia zatiarekin. Bataz beste, 187.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Julian Iantzik aurkeztutako realitya eta 359.000 lagunek egin zuten bat abenturaren bederatzigarren atalarekin. Berez, emozioz beteriko saioa izan zen igandekoa: bi kanporaketa egon ziren, Oiane eta Pepe, eta Guanakoen taldeak Kortaren alderik gatazkatsuenarekin egin zuen topo.
Pilota ere nagusi
Bestalde, Olaizola II-Ibai Zabala eta Martinez de Irujo-Zabaleta bikoteen arteko norgehiagoka nagusi izan zen bere ordu tartean %19,7ko audientziarekin. Irujo eta Zabaletaren garaipenarekin amaitu zen norgehiagoka 135.000 ikus-entzulek jarraitu zuten bataz beste. 233.000 lagunek egin zuten bat emanaldiarekin eta euskaldunen artean %32,9ko audientzia eskuratu zuen.