Itxi

telebista

Audientzia oharra

'Robin Food'en denboraldiko errekorra

A.E.

EITB

Saioak %15,5eko audientzia zatia eskuratu du eta 170.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

  • David de Jorge, 'Robin Food'

    David de Jorge, 'Robin Food'

Atzo emandako 'Robin Food'en atalak denboraldiko rating eta audientzia zatirik handiena lortu zuen. Sukaldaritza saioak, 14:30ean, %15,5eko audientzia izan zuen eta bataz bete, 94.000 ikus-entzule EAEn eta eragin esparruan. Halaber, 170.00 lagunek egin zuten bat uneren batean saioarekin.

'Robin Food' saioan Ana Vega Biscayenne gozogilea egon zen. Bilboko erara egindako gurinezko opilen errezeta azaldu zuten.