Itxi

telebista

Prentsa oharra

Euskal Herriko Itzuliak audientzia arrakasta izan du ETBn

A.E.

EiTB

Azken sei urtetako ediziorik ikusiena izan da.

  • Euskal Herriko Itzulia. Argazkia: EFE

    Euskal Herriko Itzulia. Argazkia: EFE

Euskal Herriko Itzuliaren emanaldiak, apirilaren 1etik 6ra bitartean, arrakasta handia izan du ETB-1en. Azken sei urte hauetako ediziorik ikusiena izan da. Bataz beste, %8,2ko audientzia izan du eta euskaldunen artean %10,4. Horrez gain, 192.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du EAEn eta eragin esparruan.

Etaparik ikusiena Eibar eta Beasainen artean jokatutako bosgarrena izan da, hots, ostiralekoa. Egun horretan emanaldiak %11,6ko audientzia izan zuen eta euskaldunen artean %17,4koa. Horrez gainera, 220.000 ikus entzuleko audientzia metatua izan zuen emanaldiak.

Las alas de la vida,  líder igande arratsaldean

Horrez gain, Las alas de la vida minisaila lider izan zen bere ordutegian, ETB-2n, 16:20etik 19:55era. Filmak %13,9ko audientzia zatia izan zuen, bataz beste 113.00 ikus-entzule eta 293.000ko audientzia metatua.