telebista
Irrikitown
'Irrikitown' saio berriaren iragarkia grabatu dute Donostian
Andoni Agiregomezkorta, Iker Galartza, Itziar Atienza, Miriam Cabeza eta Asier Hormaza aktoreak bertan izan dira.
ETB-1eko 'Irrikitown' umore saio berriaren promozio iragarkia grabatu dute gaur Donostiako kaian.
Goizeko 10:00etatik 15:00etara iraun du grabazioak eta saioan parte hartuko duten aktoreak bertan izan dira: Andoni Agiregomezkorta, Iker Galartza, Itziar Atienza, Miriam Cabeza eta Asier Hormaza.
Lekeitioko antzar jokoaren parodia egingo dute iragarkirako.