telebista
Audientzia oharra
'Teleberri'k lidergoa sendotu du apirilean
A.E.
EiTB
ETB bigarren telebista autonomikoa dugu aurten, orain arte %13,2ko audientzia eskuratuz.
-
Andrea Arrizabalaga eta Asier Odriozola. Argazkia: EITB.
'Teleberri'k lidergoa sendotu du apirilean lortutako audientzia emaitza onei esker. 'Teleberri' albistegiak lider dira eguerdi eta gauean, bataz beste %17,1ko audientzia eskuratuz eta 121.000 ikus-entzule, EAEn eta eragin esparruan.
Saioaren lehen edizioak %19ko audientzia zatia eskuratu du, eta 120.000 ikus-entzulek ikusten dute. Gaueko edizioa ikusiena da baita ere, %15,5eko audientzia zatiarekin eta 122.000 ikus-entzulerekin.
Bestalde, ETBk lauhilabetekoan %13,2ko audientzia lortu du eta telebista autonomikoen artean bigarren taldea da: ETB-1ek %2ko audientzia du, ETB-2k %10,1, ETB-3k %0,8 eta ETBK Satek %0,3.
'Bisitaria', urteko ikusiena
Itziar Aizpurua protagonista izan zuen 'Bisitaria' saioa eman zen atzo. Urteko 'Bisitaria'ren atalik ikusiena izan zen: %4,3ko audientzia eskuratu zuen, %11,3koa euskaldunen artean, eta 131.000 laguneko audientzia metatua lortu zuen.