telebista
Audientzia oharra
'El Conquistador', ordutegi nagusian lider
A.E.
EiTB
'Irrikitown' saioak hasiera arrakastatsua ia 100.000 jarraitzailerekin.
-
Karen eta Chris "El Conquistador del Fin del Mundo" saioan
'El Conquistador del Fin del Mundo'ren bateratzearen atala ordutegi nagusian lider izan zen: %19,6ko audientzia zatia eskuratu zuen eta 183.000 ikus-entzule izan zituen, bataz beste, EAEn eta eragin esparruan. Horrez gainera, 326.000 ikus-entzulek jarraitu zuten uneren batean saio osoa. Atzokoan, Blanca eta Juanito kapitainek etxerako bidea hartu zuten. Halaber, dueloan Karen gailendu eta Krisek etxerako bidea hartu behar izan zuen.
'Irrikitown' saioaren estreinaldi arrakastatsua
Bestalde, oihartzun handia izan zuen ETB-1eko 'Irrikitown' programaren estreinaldiak ETB-1en. Umorezko saioak euskaldunen artean %8,4ko audientzia izan zuen eta 97.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Egun-eguneko berri eta gertaerak hizpide hartzen dituzten esketxak ditu oinarri Javier Garcia de Vicuñak zuzendutako saioak. Aktore taldea, berriz, Iker Galarzak, Itziar Atienzak, Miriam Cabezak, Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak osatzen dute.