Itxi

telebista

17. atala

Chris izan da lehen biktima, bateratzearen ostean

Azkenean, heldu zen taldeen bateratzea, eta Chris etxera joan zen, Karenen aurkako dueluan behar bezala borrokatu gabe.

  • Chris izan da bateratzearen osteko lehen biktima

    Chris izan da bateratzearen osteko lehen biktima

Taldeen batasuna iristeko irrikan zeuden lehiakideak, eta azkenean iritsi egin zen, Blancak eta Juanitok agur esan ostean. Halere, bateratzea ez zen ametsezkoa izan: uste baino gordinagoa izan zen.

Egia esan, bana-banako borrokarekin lasaitua hartu dute Pumas taldeko kideek, estututa baitzeuden. Kondorren taldeko kide askori, ordea, amaitu zaie azken asteotako lasaitasuna. Halere, talde urdinekoek batuta jarraitzen dute, baina guztia aldatu daiteke neskak elkartzen badira. Iritsi da paktuak eta traizioak egiteko garaia.

Patagoniako ur hotzetan, esnatu egin ziren lehiakideak; izan ere, bakoitzak agerian utzi zuen bere egoera, eta aurrez aurre topo egin zuten datozen asteotan izango duten errealitate latzarekin. Batez ere Iñakik: Oskarri irabazten lagundu zion Barakaldokoak, baina nafarrak Joxerekin partitu zuen saria.

Bileran, gorriek argi ikusi zuten talde urdineko kideek bilduta jarraitzen dutela, eta Karen hautatu zuten duelura joateko. Hala ere, aurkaria aukeratzeko ahalmenak bidea prestatu zion oriotarrari. Aurretik Gokuk egin bezala, Chrisek ez zuen irabazteko ahalegin handirik egin, Karenen aurkako dueluan, eta talde gorriko kideak abenturan jarraituko du, merezimendu osoz.

Gauzak horrela izanda, datorren atalean gori-gorian izango da egoera, Chris azken "komodina" baitzen lehiakideentzat. Hemendik aurrera, irabazi nahi duenak ahalegin handia egin beharko du proba guztietan.