Itxi

telebista

Lehiaketa berria

ETBko 'Hizkamizka' lehiaketa berrirako lehiakideak behar ditugu

Kultura orokorreko galderak egingo dira lehiaketa berrian eta saio bakoitzean 300 euro irabaz daitezke.

  • Hizkamizka

    Hizkamizka lehiaketa

Euskal Telebista lehiaketa berri bat prestatzen ari da. "Hizkamizka"n kultura orokorreko galderak erantzun beharko dira eta 18 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du. Zure ezagutza maila neurtu nahi baduzu oraintxe duzu aukera. Eman izena hizkamizka@eitb.com helbidera zure datuak bidaliz eta presta zaitez. 300 euro irabaz ditzakezu saioko!

Astelehenetik ostiralera ikusi ahal izango da saio berria ETB-1n eta atal bakoitzean bi lehiakidek hartuko dute parte. Erantzun zuzen gehien emanez puntu gehien lortzen duenak egingo du aurrera, eta hurrengo saio berri bat jokatzera pasatuko da.

Prest al zaude? Zenbat saio irabaziko dituzula uste duzu? Lau, bost, hogei…? Ba, biderketa egin eta ikusiko duzu nolako poltsatxo polita aterako zaizun.

"Hizkamizka"n kultura orokorreko galderak egingo dira. Trivial batean egingo liratekeen galderen antzekoei erantzun beharko zaie. Ondorengoen modukoak:

- Zein arkitektok egin zuen Bilbao Guggenheim Museoa?

- Zein izen-abizen ditu Ken Zazpi taldeko kantariak?

- Zein udalerritan dago Bilboko aireportua?

- Nola deitzen da akerraren emea?

- Zein markarekin lotzen duzu Steve Jobs izena?

Ekainean eta uztailean hasiko gara saioak grabatzen Donostiako Miramongo estudioetan. Anima zaitez, galtzekorik ez duzu eta irabaztekoa asko izan liteke.

Bidali zure datuak helbide honetara: hizkamizka@eitb.com. Ez ahaztu bertan zure izena, abizena, adina, e-posta, telefonoa, helbidea, herria eta lurraldea jartzeaz. Zure zain gaude!