telebista
14:55ean
Italiako Giroko 8. etapa, gaur arratsaldean,ETB1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Ondoren, Gorostidi Harria probaren laburpena eskainiko da.
Italiako Giroko 8. etapa zuzenean izango da ikusgai larunbat honetan ETB1en eta eitb.com-en, 14:55etik aurrera, Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren eskutik. 55,4 kilometroko erlojupeko proba izango dute jokoan Gabicce A Mare eta Saltara artean.
17:30ean, herri kirolen tartea zabalduko dute. Maiatzaren 5ean Adunan jokatutako Gorostidi Harriaren laburpen bilduma osatuko du Koldo Aldalurrek.
21:00etatik aurrera, futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Txemi Galarragak ETB1en.

