Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Chris eta Ibai 'El Conquis 2013' saioan izango dira

Chris eta Ibai izango dira eztabaida-saioaren protagonistak. Hurrengo atalaren aurrerapenak izango dira ikusgai.

  • Chris eta Ibai El Conquis 2013 saioan izango dira

    Chris eta Ibai El Conquis 2013 saioan izango dira

Hainbat gai landuko dituzte asteazkenean "El Conquistador del Fin del Mundo" programaren eztabaida-saioan. Batetik, Ibai hartuko dute. Mungiako lehiakidea faboritoetako bat zen, baina bere burua arriskuan jarri zuen taldearen mesederako, eta azkenean Dianaren aurka galdu egin zuen dueluan.

Patagonia utzi aurretik Ibaik bizi izan zuen tentsio-egoeraren irudi esklusiboak eskainiko dituzte Patxi Alonsok aurkezten duen saioan.  Bere sakrifizioaz arituko dira saioko solaskideak. Jose Luis Korta, Manu Maritxalar eta Juanito Oiarzabal kapitainak, Mikel Goñi, David Seco eta Oiane egongo dira platoan.

Aurtengo edizioan zeresan handia eman duen lehiakide bat izango dute aurrez aurre solaskideek. Izan ere, bere abenturan egin dizkioten kritika guztiei aurre egingo die Chris alemaniarrak. Bestalde, Jose Luis Korta eta Chris buruz buru izango dira; aurtengo liskar gogorrena bien artekoa izan da.

Bateratzeaz ere arituko dira eztabaida-saioan, batez ere 19. atalaren aurrerapenean ikusi genituen irudi harrigarriez. Batetik, abenturaren hurrengo kokalekua ezagutu genuen, Misiones basoa hain zuzen ere. Muturreko egoeran biziko dira lehiakideak han, hainbat animaliaz inguratuta. Krokodiloak ere ikusi genituen. Bestetik, Julian Iantzik kanpamentuan sarekada egingo diela ere ikusi genuen aurrerapenean. Hainbat  gauza eta janaria atzemango die aurkezleak lehiakideei. Iruzurren auzia berriz landuko dute platoan. Condor taldeak eta Juanito Oiarzabal bere kapitainak tranpak egin al dituzte? Horren inguruko eztabaida egingo dute.

"El Conquis 2013" Hostoilek Euskal Telebistarentzat ekoitzitako saioa da eta, asteazkenetan, gaueko "Eguraldia"ren ostean emititzen dute, ETB-2n.