telebista
Arratsaldean
Italiako Giroko 14. etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Bilboko Nazioarteko Triatloia eta Bizkaia Gernika-At. Madril errugbi partida ere zuzenean eskainiko dira.
Arratsaldero legez, Italiako Giroarekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.com-ek gaur, 14:55ean. 14. etapa menditsuaren kontakizuna egingo dute zuzenean Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak. Cervere izango dute abiapuntu txirrindulariek, eta lehen mailako Bardonecchiako gainean amaituko dute jarduna; bidean, 2. mailako Sestriere gaina ere gainditu beharko dute.
Gauean, 23:25ean, futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Txemi Galarragak 'Gol Festa' saioan.
Zuzeneko bi emanaldi ETBKn
ETBKn zuzeneko bi emanaldi izango dira. 14:30ean, Bilboko Nazioarteko Triatloiaren berri emango du Anartz Agirrek, Etor Mendia lagun duela. 700 lagunek eman dute izena probaren 3. edizioan.
17:00etan, Bizkaia Gernika eta At. Madril taldeen arteko errugbi partidaren ingurukoak ekarriko dituzte Jon Ander Gorospek eta Jose Felix Urrutiak, Ohorezko Mailako playoffetako final laurdenetako neurketa interesgarria.
Azkenik, Iñaki Mikeoren eskutik Euronascar txapelketaren baitan jokatutako Dijongo sarian gertatutakoa ezagutuko dugu 18:55etik aurrera ETBKn.
Triatloia eta errugbia eitb.com-en ere ikusgai izango dira.