telebista
Zinema
'Harry Potter eta suaren kopa', gaur gauean, ETB-1n
Euskal Telebistako lehen kateak magia egiten duen mutikoaren abentura berriak ikusteko aukera eskainiko digu gaur, gaueko 21:45etatik aurrera.
Harry Potterren abentura berriak ikusi ahal izango dira larunbatean ETB-1n. 21:45etatik aurrera Harry Potter eta suaren kopa, haur magoari buruzko laugarren pelikula ikusi ahal izango da. Oraingoan ere fantasia eta misterioa dira nagusi Hogwarts ikastetxean, eta Harry Potter eta bere lagunek hainbat abentura biziko dituzte. Mike Newell zuzendariaren lan honetako aktore nagusiak Daniel Radliffe, Rupert Grint, Emma Watson eta Rober Pattinson dira, besteak beste.
Hiru Magoen Torneoa da pelikularen ardatz nagusia. Eskola bakoitzak ordezakari bat bakarrik aurkeztu ahal du txapelketan. Ordezkariak, gainera, 17 urte beteta izan beharko ditu, hori baita mundu magikoan heldu izateko adina. Hogwarts eskolak, ordea, ordezkari bat ezik bi aurkeztuko ditu lehiaketan. Harry Potter da horietako bat eta txapelketa irabazteko lehiatu beharko du. Abentura arriskutsua biziko dut Harryk, bere bizitza ere jokoan egongo baita.
Harry Potter eta suaren kopa, gaur gauean, 21:45etan, ETB-1n.