Itxi

telebista

Arratsaldean

Italiako Giroko 19. etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak ekarriko dizkigute 139 kilometroko ibilbide menditsuaren gorabeherak.

Gaur, ostirala, Italiako Giroaren 19. etapa izango da jokoan, ibilbide oso menditsua duena. Etapa interesgarri honen ingurukoak 12:30etik aurrera jarraitu ahal izango dira ETB1en eta eitb.com-en, Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga esatarien eskutik.

Ponte Di Legnon hasiko da ostiraleko jardunaldia. Handik gutxira, Passo Gavia lehen mailako mendatea gainditu beharko dute txirrindulariek. Aurretik ibilbide luzea izango duten arren, garaipenerako lehia bertan hasi daiteke. 70. kilometroan Passo dello Stelvio (Cima Coppi) izango dute eta helmuga Val Martellon (l1go maila) egongo da.

2007ko eta 2002ko buruz buruko finalak

Gauean, pilotaren tartean, 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko du ETB1ek. Lehendabizi Aimar Olaizolak eta Abel Barriolak 2007an jokatutako buruz buruko finala izango da ikusgai. Ondoren, 2002koa, Ruben Beloki eta Abel Barriolaren artean.