Itxi

telebista

Kultura agenda

Audience taldearen album berria, aste honetako 'EITB Kultura'n

A.H.

EITB

Saioak gainera, Maite Gurrutxaga ilustratzailearen lana ezagutuko du, eta Rouge Elea konpainia frantziarraren Biutz ikuskizuna jarraituko du.

1:10

Gernikako Audience taldeak 'EITB Kultura' bisitatuko du aste honetan, eta 'When I rule the word' abestia joko du, Mistress Games albumaren aurkezpen moduan. Bizkaitarren seigarren lana da eta zazpi abestik osatzen dute. Aste honetan jarriko dute diskoa salgai.

'EITB Kultura' gainera mugen artean mugituko da aste honetan. Ceuta eta Marruecos-en arteko mugari Biutz deitzen zaio eta horixe da Rouge Elea konpainia frantziarraren azkeneko ikuskizunaren izenburua. Zazpit'erdi ekoiztetxe donostiarraren ekoizpena da eta  ikuskizun horretan  musikak, dantzak, akrobaziak, eta bideoak elkarrekin bat egiten dute.

Bestalde, Maite Gurrutxaga Euskal Telebistako leiho kulturalera hurbilduko da, bere azkeneko argitalpenaren berri emateko, Alderik alde. Liburu ez-ohikoa da, ez du hitzik erabiltzen, marrazkiak eta ilustrazioak bitzen ditu ditu bakarrik.

Juan Antonio Urbeltz-en esku, 'EITB Kultura'k Corpus Christiren tradizioa ezagutuko du, izan ere, Argia dantza taldeak Besta Berri ikuskizunarekin taularatu du ohitura hori. Narrazio historikoa da, eta 80 dantzarik euskal dantza tradizionalaren aberastasunaren berri emango dute.

Basauriko Ariz dorrean, 'EITB Kultura'k Desgarro bisitatuko du. Oihana Garroren erakusketak bost eskulan eta ehun urte baino gehiagoko sehaska bat biltzen ditu. Artista bizkaitarrak AHTaren eraikuntzak naturan duen eragin bortitza erakutsi nahi du bere lanean.

'EITB Kultura' astelehen honetan emitituko da 00:45etik aurrera ETB1en.