Itxi

telebista

18:30ean

'Zorionak Reala!' saio berezia, arratsaldean, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Donostiako udaletxean talde txuri-urdinari egingo zaion omenaldia zuzenean emango da.

0:23

Donostiako Udalak Realari egingo dion harrera zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek. 'Zorionak Reala!' emanaldi berezia 18:30ean hasiko da, Igor Sarriegi eta Loiola Altuna kazetarien gidaritzapean. Aurretik, 'Reala Europara' eta 'Europa txuri-urdinez' erreportaje bereziak izango dira ikusgai.

Donostiako Udalak talde txuri-urdinaren denboraldi borobilari errekonozimendua egingo dio, " ligako laugarrena izan ondoren Champions League-aren aurretiko kanporaketa jokatzeko sailkatu delako". Udaletxeko Harrera Gelan egingo den ekitaldia eta ondoren jokalariek eta talde teknikoak Alderdi Ederreko balkoietan egingo duten agurra zuzenean jarraitu ahal izango dute ikus-entzuleek Euskal Telebistaren bitartez.

Emanaldi berezia Realaren inguruko bi erreportaje bereziekin jantziko da: 16:35ean, 'Reala Europara' erreportajeak Realaren balentria kirol ikuspegitik aztertuko du. ETBko kirol erredakzioaren saio berezi honek bi zati izango ditu. Lehen zatian, Realak bere historian Europan zehar egindako ibilbidea errepasatuko du, hastapenetatik azken partaidetzara arte. Bigarrenean, aurtengo denboraldiaren errepaso zabala egingo dute.

Ondoren, 'Europa txuri-urdinez' Zuhaitz Gurrutxagak gidatutako saioa emango da. David Zurutuza, Ion Ansotegi, Markel Bergara, Imanol Agirretxe, Mikel Gonzalez eta Xabi Prieto egungo jokalariak, eta Aitor Lopez Rekarte jokalari ohia, euren afizio, hobby eta futbol zelaitik at dituzten zaletasunetan ikusiko ditugu, euren artean dagoen lagunarteko giro ona islatuz. Anoetan Real Madrilen aurka jokatutako partidan zaleen poza ere bilduko du.