Itxi

telebista

Ikuskizuna ETB1en

'Zenbat aulki huts, zenbat aulki bete' Joxan Lizarribaren omenez

A.E.

EiTB

Musika, dantza eta literaturaren bidez haren oroimena bizi-bizi dela gogoratu dute.

0:30

Joxan Lizarribar Berria Taldeko presidentea zenari Andoainen egindako omenaldia izango da ikusgai gaur, ETB1en, 21:00etan hasita. Musika, dantza eta literaturaren bidez oroitu zuten lagun eta lankideek euskaltzalea Andoaingo Bastero Kulturgunean izan zen ekitaldian.

Aulki hutsen bitartez Joxan Lizarribar oroitu eta omendu zuten. Eneko Olasagastik zuzendu zuen Zenbat aulki huts bete ikuskizuna. Besteak beste, honako hauek parte hartu zuten oholtza gainean: Argia dantza taldea, Jean Mixel Bedaxagar, Ertizka abesbatza, Ainhoa Arteta, Harkaitz Cano, Jaime Otamendi, Andoni Mendilola, Arkaitz Mendoza, Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Joan Mari Larrarte, Iban Arregi eta Martxelo Otamendi.