Itxi

telebista

Goizeko albistegiak

Kontuz! elkarteko Patxi Zamora, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Horrez gain, Vanessa Sanchezek sistema politikoaren krisiaren inguruko hausnarketa egingo du Rafa Ajangiz unibertsitateko politika irakaslearekin.

Patxi Zamora, Kontuz! Kontsumitzaile elkartearen bozeramalea elkarrizketatuko dute gaur ETB1eko 'Egun On Euskadi' eta ETB2ko 'ETB Hoy' albistegietan.

Horrez gain, Rafa Ajangiz, Euskal Herriko Unibertsitateko politika irakaslea Vanessa Sanchezekin izango da, sistema politikoaren krisiaz solasean.

Amaitzeko, Adela Gonzalezek egun-eguneko gaien inguruko solasaldia gidatuko du Victor Goñi, Martxelo Otamendi, Josean Izarra eta Aitor Buendia kazetariekin.