Itxi

telebista

Aste honetan

Mobydick-ek lehenengo diskoa aurkeztuko du 'EITB Kultura'n

A.H.

EITB

Saioak gainera, Noctis Labyrinthus argazki erakusketaren berri emango du.

Eneko Burzako Mobydick, 'EITB Kultura' saiora hurbilduko da bere lehenengo diskoa aurkezteko: Cotard Delusion. Bederatzi abestik osatzen dute abeslariaren lan berria.  Abesti akustikoak dira,  flok-rock estiloan, eta ahotsean eta gitarraren soinua dituzte oinarri. Diskoaren izenak, bai fisikoki zein psikologikoki hilda sentitzearen sindromeari egiten dio erreferentzia.

Errealitatea eta fikzioaren artean kokatzen den  Noctis Labyrinthus argazki erakusketaren berri ere emango dute, halaber. Gaueko labirinto honek,  Segun Lazkano, Txelu Angoitia eta Jesus Mari Arruabarrena argazkilarien lana erakutsiko du, eta bizitzaren alderik ilunena erakutsiko dute. Elorrion ikusgai izango da erakusketa, Musikaire Festibalaren barruan.

'EITB Kultura'k gainera,  antzinako siderita labeak bisitatuko ditu Ortuellan: herrian izan zen meatzaritza industriaren azkeneko aztarna dira. Ramon Garitano arkitektoak erakutsiko ditu labeak, izan ere, labeen berreskurapen proiektuak Coavn 2013 saria irabazi du Errehabilitazio eta Errestaurazio sailean.

Amaitzeko, Bilboko Luna Llena antzerki konpainiak A trompicones antzezlana erakutsiko du 'ETIB Kultura' saioan. Kepa Gallegok zuzenduta, erronkaz beteriko bizitzari aurre egin beharko dioten zazpi emakume ikusiko ditugu taula gainean.

'EITB Kultura' larunbatean izango da ikusgai,  11:30etatik aurrera ETB1en.