Itxi

2013/07/08

08:33

telebista

10. edizioa

'Conquistador'eko castingen azken eguna da gaur

A.A.

Gasteizko NH Canciller Ayala hotelean izango da zita 09:30etik 19:30era.

2:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

'El Conquistador del Fin del Mundo' lehiaketaren 10. edizioko castingera aurkezteko azken eguna da gaurkoa. ETB2ko realityko lantaldea Gasteizen izango da gaur lehiakide bila, NH Canciller Ayala hotelean (Ramon y Cajal, 5) 09:30etik 19:30era.

Arrakastatsua izan da aurtengo lehiakide aukeraketa 'Conquistador' lehiaketan, mila lagun inguru aurkeztu baitziren Iruñan, Donostian eta Bilbon aurreko astean egindako castingetara. 2014an emitituko den saioan parte hartu ahal izateko azken aukera dute gaur aurkezteuko direnek.

Denetariko lehiakide bila dabiltza 'El Conquistador del Fin del Mundo'ko arduradunak: kirolariak, sasoi onean dauden pertsonak; ‘txispa’ dutenak etab. Txema Montoya eta Joxean Goñi zuzendariek begiz jo dituzte batzuk. Horrez gain, saioko lantaldeak internet bidez iritsi zaizkien bideoak ere hartuko ditu kontutan.

'El Conquis'-en harrobia

Bederatzi urte daramatza 'El Conquistador'ek programazioan eta, aurten, 18 urte bete berri dituzten gazte asko aurkeztu da. Umetatik programaren jarraitzaileak diren gazteak dira, eta lehiaketan parte hartzeko irrikaz omen daude. ‘El Conquis’en harrobia badagoela diote programaren arduradunek.

Hain zuzen ere, lehiaketan parte hartzeko, saioa grabatu behar den unean (urrian edo azaroan) libre egotea eta 18 urtetik gorakoa izatea eskatzen dute arduradunek. Saioa bera 2014ko urtarrilean hasiko da telebistan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;