Itxi

telebista

Larunbatean

Eibar-L'Hospitalet, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A,A.

EiTB

Palako Nazioarteko Irekiko finala, Laskoiti-Ibargarai / Altadill-Lujan ere zuzenean emango da.

Bigarren B Mailako futbolaren leihoa zabalduko dute larunbatean ETB1ek eta eitb.com-ek, Eibarrek L'Hospitalet taldearen aurka jokatuko duen igoera faseko lehen partida eskaintzeko. 20:00etan hasiko da emanaldia eta ohiko taldeak egingo du kontakizuna: Xabier Andueza, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiola.

ETBKn ere zuzeneko emanaldi bat izango da, Bilbotik: Palako Nazioarteko Irekiko finala. Laskoiti-Ibargarai eta Altadill-Lujan bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Iñigo Aiestaranek egingo du kontakizuna Mikel Aierbe aditua lagun duela.

Bestalde, automobilismoari eskainiko tarte berezia izango da ETBKn 18:20etik aurrera. Lehendabizi, Euronascar txapelketako Ingalaterrako Sariaren laburpena egingo du Iñaki Mikeok. Ondoren, hilabete hasieran Abadiñon jokatutako quad kross probaren berri emango du Gerardo Puentek.