telebista
22:15ean
Denboraldi amaierako 'Azpimarra+' berezia, gaur ETB1en
A.H.
EITB
Maddalen Iriartek Joseba Egibar, Laura Mintegi, Idoia Mendia, Laura Garrido, Frantxua Maitia, Bakartxo Ruiz eta Uxue Barkos elkarrizketatuko ditu.
Gaur gauean, 'Azpimarra+' saio berezia eskainiko du Euskal Telebistak, asteroko albistegiaren denboraldiari agur esateko. Maddalen Iriartek politikaren lehenengo lerroko gonbidatuak izango ditu astearteko saioan, horien artean, Joseba Egibar (EAJ-PNV), Laura Mintegi (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE) eta Laura Garrido (PP). Horrez gain, Baiona, Iruñea eta Madrildik, Frantxua Maitia, Bakartxo Ruiz eta Uxue Barkos izango dira saioan. Hauekin, ikasturte politiko honek utzi dizkigunak aztertuko ditu Maddalen Iriartek, egun eguneko gaien gaineko hausnarketa sakona eginez.
Bestalde, Xabier Aierdi eta Ander Iturriotz, saioaren ohiko soziologoek, ikasturtearen mikro-laburpena egingo dute. Eta ekonomiaz aritzeko denbora ere ez da faltako, Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituen esku.
Amaitzeko, eguneko gaien inguruko ohiko tertulia egingo dute, eta Maddalen Iriartek gidatuta, Pilar Kaltzada, Eguzki Urteaga, Eider Alkota, Felix Arrieta eta Asier Blas arituko dira solasean.
'Azpimarra+' gaur 22:15ean izango da ikusgai ETB1en.