Itxi

telebista

Donostiako suak zuzenean

Donostiako suak, zuzenean Kontxako pasealekutik ETB1en eta eitb.com-en

Gauero bezala, Kontxako pasealekuan izango dira Agustin Ezenarro, Izaro Iraeta eta euren gonbidatuak Donostiako suen inguruko saioa eskainiz.

0:23

Donostiako Aste Nagusiko bereizgarri dira suak, eta Euskal telebistak ez ditu galdu nahi. Horregatik gaur, astelehena, gauero bezala Kontxako pasealekuan izango dira Agustin Ezenarro eta Izaro Iraeta, eguneko onena kontatzeko asmoz eta suak zuzenean eskainiz.

Gainera, kazetariak ez dira bakarrik egongo, izan ere, gaurko gonbidatuak Unai Elizasu, arraunlaria eta bertso saioetako gai jartzailea eta Aitziber Garmendia, aktoresa izango dira.

Honez gain, egitaraua osatzen duten Easo Plazan izango den Bertso saioan, haurrentzako tailerretan eta patata tortila lehiaketan ere izango gara Lierni Agirrezabalak eta Unai Etxabek egindako erreportajeei esker.

Eta gauari amaiera borobila emateko, su artifizialen nazioarteko 50. Lehiaketan parte hartuko duen hirugarren piroteknia izango dugu: Astondoa piroteknia.