Itxi

telebista

22:00etan

Goizalde Landabaso eta Karmele Larrinaga, 'Bilboko Suak 2013' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Kanadako Apogee Fireworks pirotekniaren su artifizialak eskainiko dituzte zuzenean.

Gaur, ostirala, Goizalde Landabaso kazetari eta idazlea, eta Karmele Larrinaga 'Goenkale' telesaileko aktorea izango dira gonbidatu nagusiak, Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztutako 'Bilboko Suak 2013' saioan.

Horrez gain, Unai Etxabe eta Joseba Olagari erreportariak egunean zehar Bilbon izandako giroa jasoko dute. Josebak Areatzako idi probak jarraituko ditu, eta Unai, Los Fueros kaleko Los Fueros tabernan izango diren Bilbainadak entzungo ditu.

Amaitzeko Kanadako Apogee Fireworks priotekniaren erakustaldia eskainiko dute zuzenean, Bilbao Hiria Su Aritfizialen Nazioarteko XXIII. Lehiaketa Nagusiaren barruan.

'Bilboko Suak 2013', 22:00etatik aurrera ETB1en.