telebista
23:30ean
Reala- Lyongo Olympique partida aztergai, 'Gol Festa' berezian
A.H.
EITB
Jon Elortzak eta Xabier Anduezak gidatuta, norgehiagokaren momenturik onenak aztertuko ditu saioak.
-
Haris Seferovic. Argazkia: EFE
Denboraldiko partida garrantzitsuenetako bat jokatuko du gaur Realak. Txapeldunen Ligako atariko fasean, Lyongo Olympique talde frantziarraren kontra jokatuko du itzuliko partida Anoetan. Lyonen, talde txuri-urdinak argi utzi zuen bere nagusitasuna zelaian, baita markagailuan ere, eta donostiarrek beste garaipen bat lortu nahi izango dute lehiaketa kontinentalerako sailkatze bidean.
Partida amaitzean, Jon Elortzak eta Xabier Anduezak, 'Gol Festa' saio berezia eskainiko dute ETB1en eta norgehiagokaren gaineko informazio guztia eta momenturik onenak eskainiko dituzte, baita Realaren jokoaren azterketa zehatza ere.
'Gol Festa Berezia' gaur emitituko da 23:30etik aurrera ETB1en.

