telebista
Audientzia Oharra
'Teleberri'k urteko daturik onena lortu du abuztuan
A.H.
EITB
ETB2ko albistegiek euren nagusitasuna sendotu dute eta azkeneko urteko daturik onenarekin itxi dute hilabetea: %18,3ko audientzia zatia.
'Teleberri'k audientzia nagusitasuna sendotu du abuztuan, hilabetea % 18,3ko audientzia zatiarekin amaitu ostean. Azkeneko urtean lortutako daturik altuena izan da, hurrengo lehiakideak baino 3,3 puntu gehiagorekin.
'Teleberri'ren bi edizioak nagusi izan dira bere ordu tartean, 164.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz egunero, Euskadin eta eragin eremuan. Aipagarria da, gainera, eguerdiko edizioaren datua: % 20ko audientzia zatia.
ETBk uztaileko datua hobetu du
Albistegiez gain, nabarmentzekoak dira ETBk abuztuan izandako audientzia datu onak. Izan ere, taldeak % 13,7ko kuotarekin itxi du hilabetea, uztailean baino 0,7 puntu gehiagorekin. ETBko lau kateen audientzia batuta, Estatuko bigarren talde autonomikoaren lekua hartu dute: ETB1 (% 2,2), ETB2 (% 9,7), ETB3 (% 1,1) eta ETBK (% 0,7).
Bestalde, ETB2k lortutako % 9,7ko kuotak uste baino meritu handiagoa du egungo telebista kontsumoaren testuinguruan. Datuek agerian uzten dute telebistaren kontsumoaren zatiketa areagotuz doala, eta Estatu mailan, Euskadi da audientzia zatituena duen autonomia erkidegoa. Hilabete honetan, gainera, telebista tematikoek % 40ko audientzia zatia lortu dute, euren historiako daturik altuena.
'Sin Ir Más Lejos' eta 'La Noche de...'
ETB2ko programazioari dagokionez, 'Sin Ir Más Lejos' eta 'La Noche de...' saioak audientzia datu onak lortu dituzte abuztuan. Klaudio Landak aurkeztutako arratsaldeko magazinak %12,1ko audientzia zatia lortu du eta 223.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Felix Linaresen saioak, ordea, % 12,8ko kuota eta 164.000 ikus-entzule izan ditu, eta saioaren barruan eskaini diren filmek 262.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan dute. Western zinemak abuztuan izandako datua ere aipagarria da: % 13,1.
'Tu Edificio Favorito' ren estreinaldi ona
'Tu Plato Favorito' saioak estreinaldi ona izan zuen igandean ETB2n, % 10,1eko audientziarekin. Igandeko albistegiek eta arratsaldeko pelikulek izandako harrera onarekin batera, ETB2 eguneko kate nagusia izatea ahalbidetu zuen estreinaldiak, eta % 10,7ko audientzia zatiarekin itxi zuen eguna.
Africa Baetak aurkeztutako saioak Euskadiko hiru eraikin ezagun aurkeztu zituen, eta publikoaren esku utzi zuen gustukoenaren aukeraketa. Saioak 311.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Donostiako Bandera, ordu tarte horretan nagusi
Donostiako Banderaren lehengo jardunaldiaren zuzeneko emanaldia ordu tarte horretan nagusi izan zen, % 29,7ko audientzia kuotarekin. Kirol hitzorduak ikusmin handiagoa lortu zuen publiko euskaldunaren artean: % 50,2.