telebista
Gaur gauean, ETB1en
Musika, dantza eta literatura uztartuko ditu 'Dantzaband' ikuskizunak
A.H.
EITB
Lekitto Musika Bandak, dantzariek eta Miren Agur Meabe idazleak parte hartuko dute ikuskizunean.
ETB1ek Lekitto Musika Bandak uztailean Lekeition antolatutako 'Dantzaband' ikuskizuna eskainiko du gaur gauean. Musika bandako 42 musikarik, dantzariek eta Miren Agur Meabe idazleak parte hartu zuten emanaldi berezi honetan.
Dantzariek 'Lekeitiori agurra' eskainiko dute hasteko, eta ondoren, Lekeitioko bandak bi obra joko ditu: Supperen 'Caballeria ligera' eta Guridiren 'El caserio'. Ondoren, 'Dantzari baten bizitza' obrak musika, dantza eta literatura uztartuko ditu. Hiru dantzarik, protagonistaren bizitzako hiru momentu interpretatuko dituzte, Miren Agur Meaberen irakurketaz eta bandaren musikaz lagunduta.
Ostean, Lekitto Musika Bandak doinu gehiago eskainiko ditu, eta Dantzaband emanaldiko azken pieza 'Sagarra jo' izango da, Iparraldeko Kalakan taldearen 'Aldapeko' doinu ezagunaren bertsioa.
'Dantzaband' ikuskizuna, 23:15etik aurrera, ETB1en.