Itxi

telebista

Elkarrizketak

Katalunia hizpide, gaurko 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Aritz Galarraga kazetaria elkarrizketatuko dute ETB1en, eta Francesc Marc Alvaro idazle eta kazetaria kataluniarra ETB2n. 'Entrada Libre' saioan merke bidaiatzeaz arituko dira.

  • Goizeko albistegietako aurkezleak

    Goizeko albistegietako aurkezleak

Diada eguna gaur izaki, Katalunia hartuko dute hizpide ETBko goizeko albistegiek. Estepan Aldamiz-Etxebarriak Aritz Galarraga kazetari eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan irakaslea elkarrizketatuko du. Ondoren, egun-eguneko gaien inguruko solasaldia gidatuko du Itxaso Atutxa, Idoia Mendia, Laura Garrido eta Amaia Izkorekin.

ETB2n, Olaia Urtiagak Francesc Marc Alvaro idazle eta kazetari kataluniarra elkarrizketatuko du goizeko 12:30ean. Ondoren, Adela Gonzalezek gidatuko duen solasaldia eskainiko da, gertueneko informazioa eta albisteen analisiarekin.

Merke bidaiatzeaz, 'Entrada Libre' saioan

Vanessa Sanchezek Koldo Burgoa eta Gosia Moskala bidaiariak hartuko ditu gonbidatu 'Entrada Libre' elkarrizketa saioan. Azken aldian sortu diren bidaiatzeko modu berriez arituko da, Couchsurfing bezalako plataformek bultzatuta.