telebista
Audientzia
Arrauna nagusitu da asteburuan ETB1en
A.H.
EITB
San Miguel Ligako azkeneko jardunaldiaren zuzeneko emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen.
Estropadek jarraipen zabala izan dute asteburuan ETB1en. Igandeko arraun emanaldia izan da guztietatik ikusiena. Gainera, bere ordu tartean nagusi izan zen. Portugaleten jokatutako El Corte Ingles Banderak %12,1eko audientzia zatia lortu zuen, % 16,9koa euskaldunaren artean, eta 106.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Larunbat arratsaldean jokatu zen Bermeoko Ikurrinak ere ikus-entzuleen arreta berenatu zuen: %11,2ko audientzia (%21,3 euskaldunen artean) eta 103.000 laguneko audientzia metatua.
Vencer o morir, igande arratsaldean, ETB2n
Bestalde, igande arratsaldean ETB2k eskainitako Vencer o morir pelikulak lortutako audientzia datua ere aipagarria da: %14ko sharea eta 308.000ko audientzia metatua.