Itxi

telebista

Denboraldi berria

'Robin Food'en errezeta berriak, gaur eguerditik aurrera, ETB2n

David de Jorgeren sukaldaritza saioaren bosgarren denboraldia inoiz baino indartsuago dator.

Gaur eguerdian berriz izango ditugu 'Robin Food'en errezetak ETB2ko programazioan. Betiko ordutegia izango du saioak, astelehenetik ostiralera, 14:30etik aurrera. David de Jorge eta bere taldea inoiz baino indartsuago eta freskura handiagoaz itzuliko dira, eta orain arteko ibilbideari jarraituko diote. Hau da, jendeak hain gustuko duen sukaldaritza eginez, giro ederra sortuz, eta ikusleei barrea eraginez.

Gainera, joan den denboraldian David de Jorgek ahalegin handiz egindako dietaren eta ondoren egindako ebakuntzaren ostean, jendea haren itxura berria ikusteko zain dago. Irailaren 30ean ikusiko dugu sukaldariaren gorpuzkera berria.