telebista
Elkarrizketa
Bakartxo Tejeriari elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Vanessa Sanchez, bere aldetik, Paloma Cabadas psikologoarekin arituko da kontzientzia lantzearen garrantziaz.
Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea elkarrizketatuko dute ETB1eko 'Egun On Euskadi'n eta ETB2ko 'ETB Hoy' albistegietan. Besteak beste, osteguneko Osoko Bilkuran landu ziren gaiak aztertuko ditu gonbidatuak, eta hasi berri dugun kurtso politikoak hartuko duen norabideaz arituko da.
Heriotzaren buru argitasunaz, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchez, bere aldetik, Paloma Cabadas psikologoarekin arituko da ETB2ko 'Entrada Libre' saioan. Kontzientzia lantzearen garrantziaz arituko da berarekin, eta batez ere, heriotzaren buru argitasunaz arituko da.