Itxi

telebista

19:00etatik aurrera

'Euskal Herria Zuzenean', Sara Gandararekin gaurtik aurrera

Euskal Herri osoko gaurkotasuna bertatik bertara jarraituko duen saioa da 'Euskal Herria Zuzenean'

0:14

Euskal Herri osoko gaurkotasuna bertatik bertara jarraituko duen saioa da 'Euskal Herria Zuzenean'. Sara Gandarak informatiboetan sartzen ez diren berriak ekarriko dizkigu egunero: gertakariak, auzoetako arazoak, bitxikeriak...

Hurbileko kontuen bila ibiliko dira eta euskaldunen iritziak jasotzen saiatuko dira, bereziki euskaldun gutxi dauden herrietan. Erreportari taldean Joseba Olagarai, Oihane Mateos, Iker Zabala, Asier Otegi, Aitor Perez, Naihara Gago, Lierni Agirrezabala eta Marta Elvira egongo dira.