Itxi

telebista

Elkarrizketak

Andoni Ortuzarri elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Adecco taldearen aukeraketa zuzendariarekin arituko da Vanessa Sanchez, egungo egoeran lana bilatu eta aurkitzeko zailtasunaz, 'Entrada Libre' saioan.

  • Andoni Ortuzar

    Andoni Ortuzar (Argazkia: EFE)

Andoni Ortuzar EAJren EBBren presidentea elkarrizketatuko dute gaur goizean 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. ETB1en, gainera, Jaime Tapia, Martxelo Otamendi eta Edurne Egaña solaskideekin mahai-ingurua gidatuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak egun eguneko gaien inguruan.

ETB2n, Olaia Urtiaga arituko da Andoni Ortuzarrekin solasean 12:30etik aurrera, eta ondoren, Adela Gonzalezek gidatutako magazina 'Teleberri' hasi arte iraungo du, hurbileko informazioaren berri emanez.

Lana aurkitzeko zaitasunaz, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek, bere aldetik, Sivia Virto elkarrizketatuko du 12:00etan, Adecco taldeko aukeraketa zuzendaria Euskadin. Gaur egungo egoeran lana aurkitzearen zailtasunez arituko dira 'Entrada Libre' saioan. Gazteen prestakuntza geroz eta hobeagoaren aurrean, lanpostu ezegonkorragoak eskaintzen direla azalduko du gonbidatuak. Ikusi elkarrizketaren aurrerapen txiki bat.