telebista
Gaur gauean
Ken Norton protagonista, denboraldiko lehen 'Boxeo Izarrak'en
A.A.
EiTB
Hil berri den boxeolariak Muhammad Aliren eta George Foremanen aurka egindako norgehiagokak eskainiko ditu saioak.
-
Pedro Mari Goikoetxea, aurkezlea. (EiTB)
Pedro Mari Goikoetxea kazetariak aurkezten eta zuzentzen duen 'Boxeo Izarrak' saioak denboraldi berria abiatuko du garu gauean. Lehen saio honetan, Ken Norton hartuko dute oinarritzat. Izan ere, pisu astuneko boxeolari bikain hau irailaren bukaeran hil zen 70 urterekin.
Emanaldi honetan, Muhammad Aliren aurka 1973an egindako bi norgehiagoka bikainak eskainiko dituzte, eta, horrekin batera, 1974an George Foremanen kontra egindakoa.
Ohi denez, Manu Maritxalar aditua izango du lagun Pedro Mari Goikoetxeak borrokaldien kontakizunean.
Hitzordua, 23:30etik aurrera ETB1en.