telebista
Denboraldiko azken klasikoa
Lombardiako Giroa, gaur, ETBn eta eitb.com-en
EITB
Fermin Aramendk eta Xabier Usabiagak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, 14:30etik aurrera ETBKn eta 15:30etik ETB1en. eitb.com-en ere izango da ikusgai.
Gaur denboraldiko azken klasiko handiak ikusi ahal izango dute txirrindularitza gogoko dutenek Euskal Telebistan: Lombardiako Giroa. Word Tourreko lasterketa izanik, talderik onenetako txirrindularirik aipagarrienek parte hartuko dute.
Igotzaileentzako egokia den proba da Lombardiakoa, eta historian zehar garaipenik gehien lortu dituen txirrindularia Fausto Coppi izan da. Iaz, Joaquim Rodriguez izan zuten garailea eta Samuel Sanchez bigarren. Euskaltel-Euskadi taldeko asturiarra hiru aldiz izan da bigarren eta beste behin hirugarren, baina aurten ezin izango du parte hartu, joan den igandeko munduko txapelketan bizikletatik erori zelako eta belauna minduta duelako. Talde laranjak gizon hauek izango ditu lehiarako prest: Mikel Landa, Gorka Izagirre, Gorka Verdugo, Juanjo Oroz, Mikel Astarloza, Egoi Martinez eta Garikoitz Bravo.
Lombardiako Giroa 14:30ean hasiko da ETBKn eta 15:30ean ETB1era pasako da emanaldia. Interneteko erabiltzaileek ere lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute streaming bitartez. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga arituko dira esatari lanetan.