Itxi

telebista

Zinema

Catherine Zeta-Jonesen 'Sin reservas' filma, gaur, ETB2n

Catherine Zeta-Jonesen Sin Reservas filma eskainiko du ETB2k gaur gauean, 22:15ean. Arratsaldeko 16:00etan El coleccionista de mariposas película izango da ikusgai.

Zinema izango da nagusi gaur ETBn, 2 film eskainiko baititu Euskal Telebistaren bigarren kateak. Arratsaldean, 16:00etan, El coleccionista de mariposas (Butterfly collectors) filma izango da ikusgai. Gauean, 22:15ean, Sin reservas (No reservations) komedia erromantikoa eskainiko du ETB2k. Catherine Zeta-Jones eta Aaron Eckhart ditu protagonista pelikula honek

Sin reservas. Kate Armstrong (Catherine Zeta-Jones) Manhattango jatetxe ezagun bateko chef arrakastatsua da. Baina bizitza erabat aldatuko zaio bederatzi urteko ilobaren (Abigail Breslin) kargu egitea egokituko baitzaio. Gainera, sukaldari-laguntzaile berri bat izango du (Aaron Eckhart), eta arazoak izango ditu berarekin.