telebista
22:15ean
Germanek hipertentsio-krisia izango du, gaur gauean, 'Goenkale'n
eitb.com
Erredakzioa
Krisiak jo ostean, negozio guztiak Lukasen eskuetan uztea erabakiko du Germanek, familiari kasu gehiago egiteko, besteak beste.
'Goenkale' ETB1eko telesail arrakastatsuak nobedade ugari gorde ditu astearte honetako atalean eskaintzeko. Zeren zain zaude? Hona hemen gaurko atalaren aurrerapena.
Familia guztia bildu da, Abeli azken agurra emateko; guztiz atsekabetuta daude. Uxuek erruduntzat du bere burua; eztabaida gogorra izan zuen aitarekin hil baino lehen, Alexi buruz, eta arrazoia zuela ikusi du: Alexek bakarrik utzi du Uxue, burkoan ohar bat utzita. Ikerne eta Lukas, berriz, elkarrekin egongo dira berriro, aspaldiko partez.
Asun gaizki-esaka arituko da Luperen aurka. Bere auzokidea izatea ez du gustuko; prostituta dela uste du, eta etxean egiten duela lan.
Kepak nahita egingo du topo Kandido eta Germanekin, eta haurtzaroko pasadizoak kontatuko dizkie. Bere etxearen inaugurazio-festara gonbidatuko ditu, gainera. Garik, Keparen semeak, herria ezagutzera eramango du.
Esther eta Erika lagun handiak egin dira ospitalean. Bikotekide ohiak emandako jipoitik sendatzen ari da Erika bertan.
Horrez gain, Germanek hipertentsio-krisia izango du, eta, krisialdiak jo ostean, negozio guztiak Lukasen eskuetan uztea erabakiko du, familiari kasu gehiago egiteko, besteak beste.
'Goenkale' astelehen eta asteartetan izaten da ikusgai ETB1en, 22:15 aldera.