Itxi

telebista

22:15etan

Bista ederrak dituzten etxebizitzak, gaur gauean, 'Ongi etorri'n

Mendietako berde bizia, itsaso mugagabea eta Guggenheim Museoaren forma bitxiak izango dira Patricia Gaztañagak gozatuko dituen bistetako batzuk.

Gaur gauean, Patricia Gaztañagak bista zoragarriak dituzten lau etxebizitza bisitatuko ditu. 'Ongi etorri' Bilbon, Mungiako La Bilbaina urbanizazioan, Hondarribian eta Meñakan izango da. 22:15ean, ETB2n.

Bilbo

Bilbon, Patricia Gaztañagak Jose Manuel ezagutuko du, artearen zale amorratua. Bere etxetik koadro onenetariko batez gozatzen du: Gugenheim Museoa.

La Bilbaina (Mungia)

Mungiako La Bilbaina urbanizazio pribatuan, "Ongi etorri" Marisolen ametsetako etxebizitzan izango da. Estilo garaikideko txalet honetan, igerilekuko ura inguruan dituen zuhaitzekin nahasten da.

Hondarribia

Saioak Eusebio ezagutuko du Hondarribian. Itsasoa maite du Eusebiok, eta bere etxea itsasontzi bihurtu zuen. Bertan, 38 urtez bizi izan da bere familiarekin. Txingudiko badiara bista zoragarriak ditu bertatik.

Meñaka

Azkenik, saioa Bizkaiko barnealdera joango da. Meñakan, Lauren, maitasunak bultzatuta bere sorterria utzi zuen estatubatuarra, ezagutuko du.

'Ongi etorri', 22:15etik aurrera, ETB2n.