telebista
23:10ean, ETB1en
'Krisia? Ze krisi?', gaur gauean, 'Azpimarra+' saioan
A.A.
EiTB
Hilean behin, Maddalen Iriartek gidatzen duen saioa krisi ekonomikoan murgilduko da bete-betean. Adrian Zelaia Ekain Centerreko zuzendari exekutiboaren laguntza izango du horretarako.
Aste honetatik aurrera, hilean behin, "Azpimarra+" krisi ekonomikoan murgilduko da bete-betean, Krisia? Ze krisi? izenburupean. Adrian Zelaia Ekain Centerreko zuzendari exekutiboaren laguntzarekin, krisiari buruzko saio deskriptibo bat egin beharrean, krisiari nola aurre egin aztertuko dute. Astearte honetan, Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua, Jose Miguel Ayerza Adegiko idazkari nagusia eta Mikel Noval ELA sindikatuko zuzendaritza taldeko kidea izango dira.
Krisia? Ze krisi?, 'Azpimarra+' saioan, Maddalen Iriartek gidatuta, 23:10ean, ETB1en.